Kapital zabalkundea ERREALEANThis is a featured page

KAPITAL ZABALKUNDEA ERREALEAN: onartzen ez bada, zuzendaritzak dimititu egingo du: Testua irakurri eta galderei erantzun:

Fuentesen lan taldeak aurkeztutako bideragarritasun plana ekimen horretan datza, eta hori aurrera ateratzen ez bada, taldearen egoera ekonomikoa bideraezina izango litzateke.

Errealak abenduaren 30ean egingo duen Akziodunen Batzar Nagusian, Fuentes buru duen zuzendaritzak proposatutako kapital zabalkundea aurrera eramateko ez bada, talde txuri-urdineko arduradunek dimisioa aurkeztuko dute. Akziodunek ez badute ekimena onartzen, akzioen jabeek zuzendaritzan konfiantzarik ez dutela ulertu beharko dute. Fuentesek eta bere lan taldeak, ondorioz, hauteskundeak deituko lituzkete.

Maria de la Peña Kontseilari andereak, prentsaurrekoan, taldearen ekonomi bideragarritasun plana aurkeztu du hurrengo 3 edo 4 urteetarako; modu horretan, amaiera emango litzaioke Errealak duen egoera ekonomiko txarrari. Hiletik hilera Errealak gero eta kontu zorpeko handiagoak dituelarik, egoera txarrean dago dituen beharrei aurre egiteko.

Errealak aurkeztutako bideragarritasun planak lau oinarrizko zutabe ditu eta, Miguel Fuentesek komentatu zuen bezala, gastuen eta diru sarreren artean oreka lortzea du xede, gaur egungo agintarien helburua aurrekontua 40 milioitik 30 milioira jaistea da.

Guztiok dakigun bezala egoera ekonomikoa larria da eta plan honen bitartez Errealak etorkizun itxaropentsua izatea espero da; izan ere, azkeneko urteetan bere posibilitateen gainetik ibili da Erreala: 25 milioiko diru sarrerak eduki eta 40 milioiko gastuak sortu izan ditu. Kapital zabalkundeak arrakasta badu, diru sarrerak handitzea ekarriko luke eta, horren ondorioz, egingarriak lirateke planifikatutako egitasmoak. Bazkideen kopurua handitzea eta marketinaren eta publizitatearen kudeaketa hobetzea lagungarria litzateke.

Galdekizunak:

1.Azaldu eta komenta ezazu testuan azpimarraturik dauden hitzen esanahia.
2.Azaldu zer den ordainketa etendura egoera eta porrot egoera.
3. Zergatik ez zuen akordioa sinatu gobernuak?

Erantzuna


No user avatar
koro
Latest page update: made by koro , Jun 9 2008, 3:10 PM EDT (about this update About This Update koro Edited by koro


view changes

- complete history)
More Info: links to this page
There are no threads for this page.  Be the first to start a new thread.

Related Content

  (what's this?Related ContentThanks to keyword tags, links to related pages and threads are added to the bottom of your pages. Up to 15 links are shown, determined by matching tags and by how recently the content was updated; keeping the most current at the top. Share your feedback on Wetpaint Central.)