Version User Scope of changes
Jun 9 2008, 5:47 PM EDT (current) koro 2 words added
Jun 9 2008, 4:32 PM EDT koro 115 words added

Changes

Key:  Additions   Deletions
“Flexiguridad” delakoa
Flexiguritate edo flexiseguritate hitza 1980ko hamarkadan Danimarkako lan merkatuan landutako kontzeptua da eta inguruko herrialdeetara (Finlandiara, Holandara...) zabaldu zen berehala. Flexibilitatea (malgutasuna) eta segurtasuna konbinatzen ditu, lan merkatuari aplikatuz.
Teorian, lan merkatu malgua lortu nahi duen estrategia politikoa da eta, aldi berean, langileen babes soziala bermatu nahi du.
Bereizgarriak:
  • Kontratuak egiteko eta eteteko malgutasuna.
  • Langabetuen gizarte babes handia, eskubide eta betebeharrak ondo zehaztuz.
  • Formazio eta berkolokazio politika indartsua.
Langileek bere formazioa eguneratzeko prest egon behar dute, edozein momentutan merkatuaren eskarira egokitzeko xedean. Horretarako formazio jarraia antolatzen da, bai langileentzako eta bai langabetuentzako ere. Hortik ondoriozta dezakegu aurrekontu publikoetan eragiten duen kostu handia eta hau izango da bere alderdi kritikatuenetakoa.